Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta pertsona fisikoen babesa eta beren datu pertsonalen tratamenduaz eta datu horien zirkulazio libreaz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Adriano VI.a 18, behea, 01008 Gasteiz helbidea duen Ardatz Kultur Elkarteak (ikagasteiz) kudeatuko dituela. Datuen tratamenduaren helburuak dira ikasleekiko harremanen kudeaketa, matrikulazioaren eta ibilbide akademikoaren kudeaketa eta ebaluazio eta aprobetxamenduaren jarraipena. Jakinarazten dizugu zure datuak HABEra bidaliko direla aprobetxamenduaren ebaluazio eta jarraipenerako, eta legozkizukeen dirulaguntzen kudeaketarako. Datuak epe zehatzik gabe gordeko dira, aipatutako helburuak lortzeko beharrezkoak edo erabilgarriak diren bitartean edo zuk kontrakorik adierazten ez duzun bitartean.

 

Interesdunak eskubidea du fitxategian sartzeko eta datuen tratamenduaren arduradunari eskatzeko fitxategia zuzendu, deuseztatu, transferitu eta aurkaratzeko; baita datuen tratamendua mugatzeko ere. Horretarako, eskabide idatzia eta izenpetua bidali behar du Ardatz Kultur Elkartera (Adriano VI.a 18, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz), idazkariari zuzendua, nortasun-agiriaren kopiarekin batera. Datuak aldatu badira, helbide berean jakinarazi behar du; egin ezean, Ardatz Kultur Elkarteak (ikagasteiz) ez du erantzukizunik bere gain hartuko. Halaber, interesdunak bere adostasuna baliogabetzeko eskubidea du, baita Datuen Babeserako Euskal Agentzian erreklamazioa aurkeztekoa ere.